AEB eta armagintza politika
Enekok aurreko sarreran planteatutako hariari jarraituz zenbait erreflexio/datu/gogoeta elkarbanatu nahiko nituzke zuokaz.
Orain dela gutxi irakurritako artikulu batek piztu zuen gai honi buruz zuekin inpresioak zabaltzeko mina. Artikuluak orain dela denbora gutxiko gertaera bati egiten zion men, Arizonan urte honen hasieran gertatutako tiroketari alegia. Bertan, sei hildako, tartean 9 urteko neska bat zegoelarik. Honen oihartzuna nabarmena izan zen zaurituen artean Gabrielle Giffords politikari demokrata zegoelako (armen jabetzaren alde egiten zuen politikari honek, ez dakit orain bere pentsamendua aldatu ote den).
Nahiz eta tiroketa kasu hau azkena izan, ez da, inondik inora gertatu den bakarra. Beste zenbait kasu gehiago izan ditugu azken urteetan Ameriketako Estatu Batuetan: Minnesotan 2005ean, Virginian 2007an edo Alabaman 2009an esaterako.
Hona hemen estatubatuarrek armen jabetzari buruz datu batzuk:
- 90eko hamarkada: populazioaren %75k armen jabetza defendatzen zuten.
- Atera berri diren inkesten emaitza: %44k armen jabetza defendatzen dute.
Jaitsiera nabarmena dela ikusi daiteke, dena den, ez al da gehiegi %44k horren alde egitea? Zer dela eta gertatzen da hori?
Baliteke hango politikek pentsaera horrek laguntzea. Dirudienez, Obamaren presidentzia programa barruan armak eskuratzeko legeak gogortzeko proposamena zegoen, baina bi urte luze igaro dira eta badirudi hori aurrera ateratzeko baino ahalegin gehiago egin behar dituela beste arlo batzuetan egin beharreko politiketan. Ez da espero bere 4 urtetako agintea amaitu baino lehen honi buruz aldaketarik egotea. Beste alde batetik, Tea Party delakoaren indartzea, “Pistolek ez dute hiltzen, pertsonek hiltzen dute” eta holako tesiak defendatzen dituzte eta armagintzaren arloko legeria bigundu egin dute, euren kontrolpean dauden estatuetan armen alorrean askatasun gehiago ezarriz.
Gertaerak gertaera eta ideiak ideia, gauza da 283 milioi arma inguru daudela zibilen esku Estatu Batuetan. Hori jakinda, ez zait harrigarria iruditzen nahi baino gehiagotan gertatzen diren tiroketen berri izatea.
Ez al da errazegia arma bat eskuratzea han? Ez nago honen atzean dagoenari buruz oso informatuta, baina egongo da, ziur, guzti honen atzean interes politiko edo ekonomikoren bat.
2 comentarios
Eneko -
Bronka bila -